Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Salerosketak

Salerosketa merkatuan talderako jokalari berriak erosi ahal izango dituzu, eta behar ez dituzunak saldu. Gehienez ere 50 jokalari izan ditzazkezu une berean. "Eskaintzak" orrian saltzen ari zaren eta eskaintza jarri diezun jokalari guztien egoera ikusiko duzu. Gainera, jokalari ohien salmentak ere erakutsiko dizkizu eta hauengatik ere dirua jasoko duzu.

Jokalari bat saltzea

Jokalari bat saltzeko, salerosketa merkatuan ezarri behar duzu, jokalariaren orritik egin dezakezu. Bere gutxieneko salneurria aukeratu behar duzu. Jokalariaren benetako balioaren ideia bat izateko 'Antzeko salmentak' lotura klikatu dezakezu non antzeko baldintzak dituen jokalarien salneurriak ikus ditzakezun. Dena den, jokalariak gutxienez partida bat jokatu beharko du zure taldean salgai jarri ahal izateko, eta ezin duzu jokalaria zurekin jokatu duen partida kopurua baino gehiagotan salgai ipini. Muga hori ez da ezartzen zure harrobitik igotako jokalarientzat edo taldea jaso zenuenean taldean bertan zetozen jokalarientzat. Jokalaria hiru egunez egongo da salerosketa merkatuan, eta ondoren eskaintza handiena egin duen taldera joango da, baten batek eskaintza bat egiten badu. Jokalari bat enkantea amaitzen den bezain pronto desagertzen da talde zaharretik berrira joateko, bi taldeetako bat momentu horretan partida bat jokatzen ari ez bada behintzat. Kasu horretan partida amaitzean iritsiko da talde berrira. Eroslerik ez badago zure taldean jarraituko du. Gogoratu, behin jokalari bat salerosketa merkatuan jartzean ez duzu atzera jotzerik. Saldu nahi ez duzula erabakitzen baduzu, jokalaria mantentzeko modu seguru bakarra zerorrek berriro erostea da!

Jokalari bat erostea

Jokalari bat erosteko salerosketa merkatura jo behar duzu, Klubaren menutik, Nazioartea menutik edo goiko eskuineko iskinak aurkitzen den Salerosketak lasterbidetik. Ze jokalari mota nahi duzun aukeratu eta enkantearen orrira joateko jokalariaren izenean sakatu behar duzu. Une horretako eskaintza %2an edo 1 000 US$tan handitu behar duzu, bietan handiena. Eskaintzarik egina ez badago eskatzen den prezioa bera eskaini ahal izango duzu hau 1 000 US$ edo handiagoa bada. Kontuan izan zure eskaintza guztien batura gehi eskaintza egina diezun jokalari horien soldaten baturak (erosi bezain laster lehen soldata ordaintzen baituzu) ezin zaituela 200 000 US$ baino gehiagoko zorretan jarri.

Eskaintzak enkantearen amaierararte jarri ahal izango dituzu. Amaieraren aurreko azken hiru minutuen barnean eskaintza bat ezartzen bada, enkantea luzatu egingo da, amaiera eskaintza horren unetik hiru minutura ezarriz.

Jokalari bat erostean oso garrantzitsua da bere dohainei, pertsonalitateari, eta abar begiratzea. "Antzeko Salmentak" esteka ere erabili dezakezu, antzeko jokalariak azken aldian ze preziotan saldu diren jakiteko.

Eskaintza automatikoak

Eskaintza automatikoek eskaintza normalek bezala funtzionatzen dute. Gehienezko eskaintza bat ezartzen baduzu, sistemak automatikoki egingo ditu eskaintzak, beti ahalik eta kopuru txikiena igota (%2, gutxienez 1 000 US$).

Gehienezko eskaintza edozein unetan alda dezakezu (handitu edo txikitu), baina, noski, ezingo duzu uneko (handiena) eskaintza ezabatu. Zeuk soilik ikusiko duzu zure gehienezko eskaintza, gainontzeko erabiltzaileek zure uneko eskaintza soilik ikusiko dute.

Eskaintza automatiko bakarra izan dezakezu batera. Zure gehienezko eskaintza toperaino iritsi bada, jada ez da eskaintza automatiko bat, eta, beraz, beste eskaintza automatiko bat ezar dezakezu, nahi izanez gero.

Kasu berezietarako (bi taldek eskaintza automatiko bera egiten dutenean edo bi eskaintza automatiko une berean ezartzen direnean) logika erabili dugu. Hemen dituzu hainbat adibide.

Ordezkaria, jatorrizko taldea eta salmenta primak

Jokalari bat salerosketa merkatuan jartzea 1 000 US$ kostatzen da. Behin salduta jokalariaren ordezkariak, jatorrizko taldeak eta aurreko taldeak saldu den prezioaren zati bat hartuko dute. Jokalariaren orrian bera salduz gero zuretzat izango den portzentaia ikusi dezakezu. Hemen dituzu oinarriak:

Ordezkariak jasotzen duen kopurua jokalariak zure taldean daraman denboraren araberakoa da.

< i>Jatorrizko taldea den klubak salmenta-prezioaren % 2 jasotzen du beti. Prestakuntza-eskubideak dituen kluba zarenean, % 2 jasotzen duzu jokalari hori saltzen den bakoitzean. Mesedez, kontuan izan harrobiko jokalari bat lehen aldiz saltzen duzunean ez duzula dirurik jasotzen prestakuntza-eskubideengatik.

Aurreko taldeek beti salmenta prezioaren %3a jasotzen dute, denera eta ez bakoitzak. Zeu zarenean aurreko taldeetako bat, jasoko duzun kopurua jokalariak zure taldean jokatu zuen denboraren araberakoa da.

Ikus taula hauek datu gehiagorako.

Zure harrobiko jokalari bat saltzean, ez duzu ordainsaririk aurreko talde izateagatik. Jokalaria berriro saltzen badute, orduan bai jasoko duzula aurreko taldea izatearen ordainsaria, zure talde nagusian gutxienez partida bat jokatu badu.

Salerosketako dirua zuzendaritza batzordera doa

Salerosketa batzuen kasuan, zuzendaritza batzordeak diru kopuru bat erreserbara eraman dezake klubak beranduago erabiltzeko aukera izan dezan.

Hau soilik jokalari berezi batzuekin gertatzen da, eta manager gehienentzako oso gertaera arraroa izango da.

Zuzendaritza batzordeak jokalari salgai ipintzera zoazenean esango dizu ea hau gertatuko den, eta holan bada, zein portzentaia gordeko duten erreserbetan.

Zuzendaritza batzordeak hau egin dezake jokalari bat espekulazio prozesu baten barne dagoela pentsatzen badu, edo dirua ezkutatzeko trikimailu bat baino ez dela uste badute. Jokalaria ordezkatu beharrik ez dagoela pentsatuko dute eta horregatik dirua etorkizunerako gordeko dute.

Gaur egun, dirua erreserbetara mugitzeko orduan, batzordeak soilik atezainak (gutxienez ona maila dutenak) edo etorkizunean entrenatzaile honak izan daitezkeenak (gutxienez eskarmentu eskasa eta lidertza ona dutenak) edukiko ditu kontuan.

Batzarrak erreserbetara bidaltzen duen salmentaren ehunekoa jokalari horrek zure taldearentzat duela gutxi jokatu dituen partiden araberakoa izango da.

Oro har, ohiko jokalarien kasuan, diru guztia erabilgarri geratuko da (ez doa ezer erreserbetara). Ohiko jokalaria izateak esan nahi du astean gutxienez 60 minutu jokatzea.

Ez dira kontuan hartzen lesioagatiko absentziak, baina zenbat eta gehiago utzi kanpoan jokalari bat osasuntsu egonda, orduan eta diru gehiago joango da erreserbetarako.

Adibidez: "jokalari lingote" irizpideekin bat datorren jokalari bat normalean denboraldiko ligako partida guztiak jokatzen aritu da. Managerrak jokalariari saltzea erabakitzen duenean, Batzarrak ez du esku hartuko, eta jasotzen diren diru-sarrera guztiak (komisioak deskontatu ondoren) eskuragarri egongo dira. Hala eta guztiz ere, salmentan jartzeak ez du arrakastarik eta jokalaria aulkian geratuko da. Bi asteren ostean, salmenta potentzial baten ondorioz lortutakoaren % 12 erreserbetara joango litzateke. Lau asteren ondoren, ehuneko hori % 24raino igoko litzateke. Puntu honetan, managerrak berriro lerrokatzen du. Hamaikakora beste sei astez itzuli ondoren, ligako edo kopako partidak jokatuz, jokalaria berriro saldu ahal izango da, Batzarreko erreserbetara dirurik joan gabe.

Erpuruaren erregela bezala, hiru aste daramatza ligako edo kopako partida jokatu eta bi asteko jarduera eza berreskuratzen. Lagunartean bakarrik jokatzen badu, errekuperazio-denbora bikoitza izango da. Jokalari bat zure harrobitik atera bada, dirurik ez da erreserbetara joango, nahiz eta trebetasunengatik eta jarduerarik gabeko egoeragatik izan. Azken bi asteetan iritsi diren jokalariek ere parte hartuko dute, hamaikakoan tokia egiteko astirik izan ez badute ere.

Salerosketek talde giroa aldatu dezakete

Jokalari bat erosi edo saltzen duzun bakoitzean talde giroan jaitsiera bat jasateko arriskua duzu. Arriskua handiagoa da jokalari jator bat saltzean edo jokalari gaizto bat erostean. Talde nagusira igotako jokalari gazte bat, igo eta lehen 6 egunetan saltzen baduzu ez duzu talde giroa jaisteko arriskurik izango.

Zerbitzariaren itxierak

Salerosketen bukaera epeak luzatu daitezke (ahalik eta era bidezkoenean) zerbitzarietan arazoak egon eskero. Kontuan izan baita zerbitzarian arazoak egon daitezkela salerosketaren bukaerara heltzear gaudela. Salerosketa bat jokalaria bere talde berrira heltzen denean bukatzen da, eta ordurarte luzapenak gerta daitezke.

Dirua eskaintzeko azken unerarte itxarotea arriskutsua izan daiteke. Gomendioa zure jokalariak bidezkoa iruditzen zaizun diruaren truke salgai jartzea da, bestela, zerbitzarietan arazoak egon eskero jokalari hori bere balioaren azpitik saltzera arriskatzen zara.

Joko Garbia Salerosketa Merkatuan

Jokalari onak eta dirua Hattrickeko giltza dira, beraz oso garrantzitsua da inor ez baliatzea salerosketa merkatutako ekintza ezohikoekin abantailarik lortzeko. Hortaz, debekatuta dago jokalariak prezio puztuetan erostea, baita ere talde baten finantzak edonola dela ere hobetzeko edozein ekintza. Jokalariaren ezaugarriek ezarriko dute soilik zein izan daitekeen haren merkatu salneurria: trebetasun mailek, adinak, bereiztasunak, NT/U21 potentzialak eta abar.

GameMasterrek puztutako prezioak izan dituzten salmentak atzera botatzeko edo prezioa aldatzeko eskumen osoa dute, baita taldeei isunak jarri edo erabiltzaileak zigortzekoa ere. Garbi baduzu eskaintza puztu bat jaso duzula enkantean zenuen jokalari bategatik, jar zaitez GMekin berehala harremanetan. Horretarako, zoaz harremanetan jartzeko orrira.

 
Server 070