Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Laguntza »   Arauak »   Zure jokaera 

Arauak

Zure jokaera

Gauza asko egin daitezke Hattricken eta Hattrickekin, baina jokoa denentzat dibertigarria izateko arau batzuk behar ditugu. Arau hauek oso arruntak eta logikoak dira, eta Hattrickeko atal guztietan ezartzen dira. Hattrick dibertigarria eta segurua izan beharko litzateke denentzat, adina, sexua, jatorria, raza edo erlijioa edozein izanda ere.Azken finean nolako izan besteei, besteen aldean tratatzeko, eta jakitun haurrak ongietorri Hattricken dira izan espero daArau hauek apurtzen dituen edonor Hattricketik berehala bota ahal izango da. Kontuan izan GameMasterrek norbait arauak puskatzen ari den edo ez erabakitzeko erabateko autoritatea dutela.

Guztiz debekaturik duzu, Hattricken erabiltzaile zarenetik, honako gauza hauek egitea:

  • HT-mailez, bisita liburuetan edo beste modu batzuetara mezu iraingarri edo erasokorrak bidaltzea beste erabiltzaile bati, edo Hattrickeko foroen bidez egitea. “Spam” delakoa ere debekatua dago bai mezuetan eta bai foroan; ezingo dituzu eskatuak izan ez zaizkizun iragarkiak, lagunartekoen eskaerak eta supporter bilakatzearen eskaerak bezalako mezuak bidali, adibidez. Abusuzko jokaerak izatea ere debekatua dago.
  • Hattrick Ltd. Propietatea lapurtzen edo saboteatzen saiatzea, edo beste batzuei horretara bultzatzea. Propietate hori softwareek, zerbitzariek eta copyrightez babestutako materialek osatzen dute.
  • Gunea eskaneatzea, edo jokoaren atalak automatizatzen dituzten aplikazioak sortzea, erabiltzea edo banatzea, hauek jokoaren garatzaileek onartuak ez badira. Honez gain, ezingo duzu automatikoki web gune honen zatiak beste batean edo beste aplikazio batzuetan sartu.
  • Edozein motatako tranpak egitea. Hala nola, beste erabiltzaileen pasahitzak deszifratzen saiatzea, edo, orokorrago esanda, beste erabiltzaileen gozamena modu nabarmenean izorratzea.
  • Webgunetik estekatuta ez dagoen informaziora iristen saiatzea, edo datuak modu antzekoan jartzea. Nabigatzaile batez edo CHPPz onartutako aplikazio batez bakarrik nabigatu dezakezu gunean edo informazioa lortu.
  • Tranpatien akusazioak egitea, bizitza errealeko gauzak iragartzea ("referral" deituriko estekak barne), droga edo/eta ekintza kriminalen sustatzea, HTko langilegoarekin izandako mezuak argitaratzea eta Mod edo GMen erabaki zehatzak eztabaidatzea.

Azkenik, kontu bakarra izan dezakezu. Berriro ere, debekatua dago kontu bat baino gehiago kudeatzea. Kontu gehiago badituzu, Hattricketik kaleratua izateko arriskuan egongo zara. Berdin dio zure lagun batek sortu bazuen kontua: zure kontrolpean badago (aginduak ematen badituzu), zu hartuko zaitugu jabetzat. Kontua sortutako erabiltzaileak bakarrik kudea dezake, ez lagunek, ez familiarrek ez beste inorrek ezin dute zure kontura sartu. Lagunengandik jokalariak argi eta garbi prezio altuegietan erostea ere debekatua dago, berdin dio bihotz onez egiten ari zaren! Zure jokalari batengan argi eta garbi prezio altuegiko eskaintza bat jaso baduzu, jarri GMekin harremanetan lehenbailehen. Hemen jar zaitezke GMekin harremanetan.

Azalduta ez dauden beste egoerentzat, Hattrickeko langilegoak (GM, Mod, CHPP) botere osoa du egoerak arauen funtsa jarraituz askatzeko. Gainera, Hattrickeko langileekin izandako edozein elkarrizketa erabat pertsonala da eta ezin da inola ere argitaratu edo beste norbaiti jakitera eman.

 
Server 071