Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Finantzak

Klubaren manager zarenetik, taldearen finantzen ardura ere zeurea da. Gastuen ordainketa eta irabazie kobroa asteroko eguneraketan egingo duzu. Eguneraketa hau zure herrialdean zehazki noiz gertatzen den Ordutegi Lokalaren orrian ikus dezakezu. Jokalari bat, adibidez, 10 000 US$-(e)n truke erosten baduzu, jokalari hori zuzenean erabili ahalgo duzu eta zure "fitxaketa berriak" atala 10 000 US$ kopuruan igoko da.

Irabaziak eta gastuak

Finantzen orrian aste honetarako erabilgarri duzun dirua eta aurreko asteko balantzea erakutsiko zaizkizu. Hau da bertako sarrerek esan nahi dutena:

Sarrerak

Zaleak: Etxeko ligako partidetako eta aste erdiko partidetako irabaziak. Ikus 10. Atala "Futbol Zelaia" horren inguruko datu gehiagorako.

Babesleak: Astero diru kopuru bat ematen dizute babesleek. Ikus "Zaleak eta Babesleak" atala datu gehiagorako.

Jokalarien salmenta: Jokalari bat saltzen duzunean irabaziak hemen agertuko dira. Informazio gehiagotarako ikusi salerosketen atala.

Komisioak: Dirurik jasoko bazenu aurreko taldea izateagatik edo jatorrizko taldea izateagatik hemen agertuko litzateke. Ikusi "Salerosketak" atala informazio gehiagotarako

Bestelakoak: Bestelako irabaziak hemen agertuko dira, hala nola bazkideen urteko ordainketa eta txapelketetako diru sariak.

Gastuak

Soldatak: Astero zure jokalariei euren soldata ordaintzen diezu. Jokalari bakoitzeko 250 US$ gehi bere dohain eta adinaren araberako kopuru bat ordaintzen duzu. Jokalari atzerritarrengatik %20 gehiago ordaintzen duzu.

Zelaiaren mantenua: Futbol zelaia mantentzearen asteroko gastuak. Ikus 10. atala "Futbol Zelaia" datu gehiagorako.

Zelaiaren eraikuntza: Zure zelaiaren eraikuntza edo birrintze lanen gastuak.

Langileak: Langile bakoitzak 1 020 US$ eta 33 840 US$ arteko kostua du astero, langilearen mailaren arabera (1etik 5era) eta kontratuaren luzeeraren arabera (aste 1etik 16 astetara).

Gaztetxoen bilaketa: Zure harrobiko asteroko gastua, edo bilatzaileen sarean astero inbertitzen duzuna.

Jokalarien fitxaketak: jokalari berriei dagozkien fitxaketen gastuak hemen agertuko dira. Informazio gehiagorako emaiozu begirada bat "Salerosketak" atalari.

Bestelakoak: Zure behin-behineko gastuak hemen biltzen dira, hala nola langileen kaleratzeak eta talde nagusira igotako jokalariak.

Interesak: Zorretan bazaude interes batzuk ordaindu beharko dituzu.

Erabilgarri duzun dirua eta Zuzendaritzaren erreserba

Managerrak soldatak, jokalarien salerosketak eta zelaiaren eraberritzea bezalako proiektuetan erabil dezakeen dirua mugatzen du Zuzendaritzak. Diru horretatik gaindi dagoena erreserban gordeko du Zuzendaritzak, taldearen etorkizuneko egonkortasuna bermatzeko. Beharrezkoa denean, Zuzendaritzak dirua itzuliko du erreserbatik kapital aktibora, baina neurrian.

Zure langile bezala kontratatu dezakezun Finantza zuzendariak erabilgarri dagoen kapitala eta erreserban dagoen diruaren itzulera portzentajea handitu ditzake.

Zorrak eta porrot ekonomikoa

Ezin zaitu ezerk dirua gastatzetik galarazi nahiz eta zure esku dirua zero izan. Zor txiki batzuk eduki ditzakezu, adibidez jokalari bat erosi edo entrenatzaile bat fitxatzeko. 200 000 US$-eko zorrera iristen zarenean iada ezingo duzu dirua nahi bezala gastatu. Bankuan 500 000 US$ kreditua duzu, baina utzitako diru honegatik interes potoloak ordiandu beharko dituzu. 500 000 US$tik gora zordunduz gero, bankarrota abisua jasoko duzu. Ez baduzu lortzen zure zorra 500 000 US$ mugaren pare edo azpitik egotea bi astetan, Hattricken liga-sistema utzi beharko duzu! Kontuan izan talde batek salgai dituen jokalariek "segurtasun-eremura" iristeko adina eskaintza badituzte edo taldeak funts batzordean nahikoa diru badu, taldea ez dela bankarrotan sartuko (hala ere, dagozkion interesak ordaintzen jarraituko da).

 
Server 070